Gaia; zer landu?
Motrizitatea, erreflexua
Adina:
Lehen Hezkuntza 1. eta 2. maila
Materiala:
Erratza eta aulkiak
Jarduera:
Borobil bat osatu behar da eta aulkietan eserita. Erdian lagun bat jarriko da zutik eta erratz bat eskuetan duela. Honek nahi duenean, erratza lurrera botako du eta orduan lagun guztiek beren aulkiak utzi eta beste baten bila joan behar dute. Erdikoak tarte hori aprobetxatu behar du beretzako aulki bat lortzeko. Lortzen badu, aulki barik geratu den laguna pasako da erdira. Bestela, rol berdinak dituztela ekingo diote berriro ere jolasari.
2011/11/30
Kakahuete ehiztaria
Gaia; zer landu?
Motrizitatea, elkarlanaren garrantzia, soinuen pertzepzio selektiboa
Adina:
Lehen Hezkuntza 4. 5. eta 6. maila
Materiala:
Kakahueteak, talde bakoitzeko poltsa bana
Jarduera:
3-4 laguneko taldeak egin behar dira. Talde bakoitzak kakahueteak jaten dituen animalia baten izena hartuko du (elefantea, tximua, hipopotamoak, untxiak...).
Zelai zabal batetan zenbait dozena kakahuete sakabanaturik jarri behar dira. Dinamizatzaileak seinalea egiten duenean, taldeak kakahueteen bila abiatuko dira.
Talde bakoitzeko kide bakar batek izango ditu kakhueteak lurretik jasotzeko baimena. Taldeko beste partaideek kakahuete bat bilatzen dutenean errepresentatzen duten animaliaren zarata eginez abisatuko diote taldeko biltzaileari.
Ahalik eta kakahuete gehien biltzea da jolasaren helburua.
Oharra:
Jolas honen bilatzailea gomendagarria da irakasle edo monitorea hautatzea eta taldekideen artean txandakatzea.

KABBADI
Gaia; zer landu?
Motrizitatea, elkarlanaren garrantzia
Adina:
Lehen Hezkuntza 5. eta 6. maila
Materiala:
Klariona
Jarduera:
5-8 kideko 2 talde egin behar dira. 5x10m-ko eremu bat 2 zati berdinetan zatitu behar da eta alde bakoitzean talde bat kokatuko da.
Aldiko talde bateko kide batek beste taldearen eremura joan eta bertako taldeko kide bat ukitu behar du, hori egin ondoren lehen bailenen itzuli behar da bere eremura, izan ere beste taldekoek behin lagun bat ukitu duenean, bere atzetik joango dira harrapatzeko helburuaz.
Beste talde bateko kidea ukitzean norberaren eremura heltzea lortzen bada, ukitu den laguna jolasetik kanpo geratuko da zati baterako eta iheslariak puntu bat lortuko du bere taldearentzako.
Aldiz, bere eremura iritsi aurretik harrapatzen badute, bera geratuko da jolasetik at momentuz.
Kide bat baino gehiago jokotik kanpo baldin badu talderen batek eta beste taldeko kide bat kanporatzea lortzen badu, era berean, kanpoan dagoen bere taldeko bat jolasera itzultzeko aukera ere lortzen da.
Jolasa amaituko da talde batek 10 puntu lortu edo talde bateko kide guztiak bi aldiz atera dituztenean.
Oharra:
Jolas hau nahiko korapilatsua da, horregatik ezin bestekoa da jolasa ondo azaltzea eta haur denak argi edukitzea jokua hasi aurretik.

2011/11/18
Jolasen bideoak
Jolasen bideo interesgarriak aurkitzea zaila suertatu zait gehienak ingelesez zeudelako eta gazteleraz zeudenak ez zitzaizkidalako egokiak iruditzen, baina azkenean koordinazio lantzeko, dibertitzeko eta motibatzeko jolas onuragarri batzuk aurkitu ditut.
Bideoak aurkitzeko era asko daude baina eraginkorrena eta emaitza onenak ematen dituena "www.youtube.com". Bertan bideo ugari aurkitu ditzakezu, web gune honetako alderik txarrena publizitate gehiegi dakarrela, baina mundu osoko bideoak ikusi ditzakezu.
2011/11/11
Jolasei buruzko beste BLOGAK
Nire gaiari buruzko zenbait blog aurkitu ditut,.batzuk oso interesgarriak, baina beste hizkuntz batzuetan idatzita daude, eta horregaitik euskaraz idatzi direnen artean interesgarrienak hautatu ditut:
1. Lehenengoa http://dzindzauki.blogspot.com/ Jone Plazak eginikoa da, esan beharra dago argitaratutako sarreretaz hizt egin aurretik, blogaren linka oso originala dela dzidazauki lekeition erabiltzen den hitza delako kulunka izendatzeko.
Jonek egindako blog hau jolasen bilakaera, historia, garrantzia, garapenaz... hitz egiten du. Bloga oso ondo bananduta dago, blogaren zatiak ondo bereiztuta daude eta horrez gainera kolorez betertik dago eta horrek bloga interesgarria eta erakargarria egiten du.
2. Bigarrena http://zorotxikiak.blogspot.com/
Irati San Roman eginikoa da.
Iratik eginiko blog hau jolasak munduan, nola jarri praktikan, bilkaera, mugimendua ... hitz egiten du. Blog hau aurrekoa bezala oso ondo banatuta dago, zaitak oso ondo bereizten dira. Nire ustez blog honen berezitasuna sarrerak egiterako orduan beraren esperientzia propiotatik abiatzen da, egilea Eskaunt taldean parte hartz n du, interesgarriagoa eginez.

2011/11/04
C-Maps
Binaka jarri gara, Eneko eta Esti, eta Lehen Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak ikuspuntu ezberdinetatik aztertu ditugu, bi dekretu mota desberdinak ikusiz, EAE (Euskal Autonomia Erkidegoa) eta NFK (Nafarroako Foru Komunitatea)-ko.
Eskema hau oso praktikoa iruditu zaigu, gure gaiekin erlazionatuta dagoelako: agertzen diren dekretuak lotura zuzena daukatelako Lehen Hezkuntzan bete behar diren gaitasunak lortzeko. Gaitasun hauek lantzeko era desberdinak daude eta gure blog-etan zehar ikusteko aukera izango duzue.
Nire lankidearen blog-a hurrengoa da: olaba.blogspot.com

Hona hemen egindako eskema, C-Maps programaz baliatuz:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)