Mostrando entradas con la etiqueta youtube. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta youtube. Mostrar todas las entradas

2011/12/16

Nire Youtubeko bideoa

Behin baino gehiagotan youtube-ko bideoei buruz hitz egin dut, baina gaur praktikara eramatera erabaki dut. Issus web orrialdearekin gertatu zitzaidan bezala, arritu nau bideoa igotzeko erraztazuna, baina bideoaren tamaina zela eta igotzeko denbora luzatu da.
Igotako bideoa klaseko kide batzuekin egindakoa da. Jaialdia haur batentzako oso garrantzitsua da eta bertan urtean zehar lantzen diren kontzeptu asko jartzen dira praktikan.
Gure gaiarekin jaialdia zerikusi handia dauka, bertan jolasten ez badute ere jolasekin lortzen diren onura berdinak barneratzen dituztelako, hala nola, dantza egiterako orduan garrantzitsuena eta ezinbestekoa koordinazioa dugu.
Hona hemen gure jaialdiaren bideoa:

2011/11/18

Jolasen bideoak

Jolasen bideo interesgarriak aurkitzea zaila suertatu zait gehienak ingelesez zeudelako eta gazteleraz zeudenak ez zitzaizkidalako egokiak iruditzen, baina azkenean koordinazio lantzeko, dibertitzeko eta motibatzeko jolas onuragarri batzuk aurkitu ditut.
Bideoak aurkitzeko era asko daude baina eraginkorrena eta emaitza onenak ematen dituena "www.youtube.com". Bertan bideo ugari aurkitu ditzakezu, web gune honetako alderik txarrena publizitate gehiegi dakarrela, baina mundu osoko bideoak ikusi ditzakezu.