2011/11/30

KABBADI

Gaia; zer landu?
Motrizitatea, elkarlanaren garrantzia

Adina:
Lehen Hezkuntza 5. eta 6. maila

Materiala:
Klariona

Jarduera:
5-8 kideko 2 talde egin behar dira. 5x10m-ko eremu bat 2 zati berdinetan zatitu behar da eta alde bakoitzean talde bat kokatuko da.
Aldiko talde bateko kide batek beste taldearen eremura joan eta bertako taldeko kide bat ukitu behar du, hori egin ondoren lehen bailenen itzuli behar da bere eremura, izan ere beste taldekoek behin lagun bat ukitu duenean, bere atzetik joango dira harrapatzeko helburuaz.
Beste talde bateko kidea ukitzean norberaren eremura heltzea lortzen bada, ukitu den laguna jolasetik kanpo geratuko da zati baterako eta iheslariak puntu bat lortuko du bere taldearentzako.
Aldiz, bere eremura iritsi aurretik harrapatzen badute, bera geratuko da jolasetik at momentuz.
Kide bat baino gehiago jokotik kanpo baldin badu talderen batek eta beste taldeko kide bat kanporatzea lortzen badu, era berean, kanpoan dagoen bere taldeko bat jolasera itzultzeko aukera ere lortzen da.
Jolasa amaituko da talde batek 10 puntu lortu edo talde bateko kide guztiak bi aldiz atera dituztenean.

Oharra:
Jolas hau nahiko korapilatsua da, horregatik ezin bestekoa da jolasa ondo azaltzea eta haur denak argi edukitzea jokua hasi aurretik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario