Mostrando entradas con la etiqueta jarduera. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta jarduera. Mostrar todas las entradas

2011/11/30

Erratza

Gaia; zer landu?
Motrizitatea, erreflexua

Adina:
Lehen Hezkuntza 1. eta 2. maila

Materiala:
Erratza eta aulkiak

Jarduera:
Borobil bat osatu behar da eta aulkietan eserita. Erdian lagun bat jarriko da zutik eta erratz bat eskuetan duela. Honek nahi duenean, erratza lurrera botako du eta orduan lagun guztiek beren aulkiak utzi eta beste baten bila joan behar dute. Erdikoak tarte hori aprobetxatu behar du beretzako aulki bat lortzeko. Lortzen badu, aulki barik geratu den laguna pasako da erdira. Bestela, rol berdinak dituztela ekingo diote berriro ere jolasari.

Kakahuete ehiztaria

Gaia; zer landu?
Motrizitatea, elkarlanaren garrantzia, soinuen pertzepzio selektiboa

Adina:
Lehen Hezkuntza 4. 5. eta 6. maila

Materiala:
Kakahueteak, talde bakoitzeko poltsa bana

Jarduera:
3-4 laguneko taldeak egin behar dira. Talde bakoitzak kakahueteak jaten dituen animalia baten izena hartuko du (elefantea, tximua, hipopotamoak, untxiak...).
Zelai zabal batetan zenbait dozena kakahuete sakabanaturik jarri behar dira. Dinamizatzaileak seinalea egiten duenean, taldeak kakahueteen bila abiatuko dira.
Talde bakoitzeko kide bakar batek izango ditu kakhueteak lurretik jasotzeko baimena. Taldeko beste partaideek kakahuete bat bilatzen dutenean errepresentatzen duten animaliaren zarata eginez abisatuko diote taldeko biltzaileari.
Ahalik eta kakahuete gehien biltzea da jolasaren helburua.

Oharra:
Jolas honen bilatzailea gomendagarria da irakasle edo monitorea hautatzea eta taldekideen artean txandakatzea.

KABBADI

Gaia; zer landu?
Motrizitatea, elkarlanaren garrantzia

Adina:
Lehen Hezkuntza 5. eta 6. maila

Materiala:
Klariona

Jarduera:
5-8 kideko 2 talde egin behar dira. 5x10m-ko eremu bat 2 zati berdinetan zatitu behar da eta alde bakoitzean talde bat kokatuko da.
Aldiko talde bateko kide batek beste taldearen eremura joan eta bertako taldeko kide bat ukitu behar du, hori egin ondoren lehen bailenen itzuli behar da bere eremura, izan ere beste taldekoek behin lagun bat ukitu duenean, bere atzetik joango dira harrapatzeko helburuaz.
Beste talde bateko kidea ukitzean norberaren eremura heltzea lortzen bada, ukitu den laguna jolasetik kanpo geratuko da zati baterako eta iheslariak puntu bat lortuko du bere taldearentzako.
Aldiz, bere eremura iritsi aurretik harrapatzen badute, bera geratuko da jolasetik at momentuz.
Kide bat baino gehiago jokotik kanpo baldin badu talderen batek eta beste taldeko kide bat kanporatzea lortzen badu, era berean, kanpoan dagoen bere taldeko bat jolasera itzultzeko aukera ere lortzen da.
Jolasa amaituko da talde batek 10 puntu lortu edo talde bateko kide guztiak bi aldiz atera dituztenean.

Oharra:
Jolas hau nahiko korapilatsua da, horregatik ezin bestekoa da jolasa ondo azaltzea eta haur denak argi edukitzea jokua hasi aurretik.

2011/10/14

Jeronimok dio

Gaia; zer landu?
Gorputz atalak , ekintza sinpleak, espazioaren kontzeptua barneratu, ezkerra, eskuina, aurrera, atzera, formak (borobila)...


Adina:
Lehen Hezkuntza 1. eta 2. maila.
Haur Hekzuntzan erabili daiteke (oharrak begiratu)


Jarduera:
Ikasleak denak lerroan jarriko dira. Ondoren, zozketa bat egingo dugu Jeronimo
izango den ikaslea hautatzeko. Beste ikasle guztien aurrean jarriko da eta
aginduak emango dizkie.
Jeronimo den ikaslea aginduak eman beharko ditu beti egitura berdina erabiliz:
- Jeronimok dio: eskumako eskua gora, Jeronimok dio:saltoka hastea
, Jeronimok dio: ipurdiarekin borobil bat egitea...

Oharrak:
Haur Hezkuntzan jolas hau egitea posiblea da, baina aginduak errazagoak eginez eta kontzeptu batzuk alde batera utziz, hala nola espazioaren kontzeptua.

Informazio moldatua egon arren hona hemen informazio iturria:
http://centros.educacion.navarra.es/eibz/baliabideak/a_materiala/a_eredua_dok/lh_jolasak.pdf

Begira begira

Gaia; zer landu:
Kapora eta barrura

Adina:
Lehen Hezkuntza 1. eta 2. maila

Materiala :
Uztai txikiak (ikasle bakoitzak bere uztaia izan behar du)

Kanta:
Begira begira,
uztai biribila,
zertarako, zertarako?
Denok jolasteko
Barrura iup iup
kanpora iup iup (bis)
Begira begira,....

Jarduera:
Ume bakoitzari uztai bat ematen zaio eta uztaiaren alboan zutik geratu beharko da.
Aurreko Kanta hasten denean, mugimendu desberdinak egin beharko
dituzte:
- Begira begira (hatza begiaren parean jarrita)
- uztai biribila (hatz berdinarekin uztaiaren forma egin airean)
- Zertarako? (eskuak alboetara eta barruko aldea goruntz)
- Zertarako? (eskuak gerrira)
- Denok jolasteko(eskuak gerrian mugimendua alde batera eta
bestera eginez)
- Barrura iup-iup (2 hankekin 2 salto uztai barrura)
- Kanpora iup-iup (2 hankekin 2 salto uztai kanpora)

Oharrak: 
Uztairik gabe egin daiteke (korru batean jarrita, haur denak mugimendu berdinak eginez eta talde guztia barrura salto eginez), baina gomendagarriagoa da uztaiarekin egitea, dibertigarriagoa delako


Informazio moldatua egon arren hona hemen informazio iturria:
http://centros.educacion.navarra.es/eibz/baliabideak/a_materiala/a_eredua_dok/lh_jolasak.pdf