2011/12/16

Nire Youtubeko bideoa

Behin baino gehiagotan youtube-ko bideoei buruz hitz egin dut, baina gaur praktikara eramatera erabaki dut. Issus web orrialdearekin gertatu zitzaidan bezala, arritu nau bideoa igotzeko erraztazuna, baina bideoaren tamaina zela eta igotzeko denbora luzatu da.
Igotako bideoa klaseko kide batzuekin egindakoa da. Jaialdia haur batentzako oso garrantzitsua da eta bertan urtean zehar lantzen diren kontzeptu asko jartzen dira praktikan.
Gure gaiarekin jaialdia zerikusi handia dauka, bertan jolasten ez badute ere jolasekin lortzen diren onura berdinak barneratzen dituztelako, hala nola, dantza egiterako orduan garrantzitsuena eta ezinbestekoa koordinazioa dugu.
Hona hemen gure jaialdiaren bideoa:

2011/12/14

Nire power point

Aurreko sarrera batean www.issus.com orrialdearen funtzioa azaldu nuen .
Beste pertsona batzuen dokumentuak irakurri ostean nire Power Point propioa igotzea erabaki nuen. Orrialdea oso erabilgarria izateaz gain azkarra eta oso erreza ulertzeko da.
Hurrengo dokumentua, jolasekin zerikusi zuzena ez izan arren, jolasek dakartzan onurak barneratzen ditu: koordinazioa, koloreak desberdindu, tamaina desberdinak desberdindu, espazioa ...

2011/12/02

Web interesgarriak: webquest

Jolasen artean kordinazio lantzea atal garrantzitsua da, eta horretarako modu desberdinak daude eta Gorputz Hezkuntza arloetan banatzen da. Hoien artean dantza dugu, dantza mota desberdinak daude eta Euskal Herriko dantza Euskal Dantzak ditugu eta web baliagarri bat aurkitu dut:


Añahttp://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=2726&id_pagina=1dir leyenda

Taula

Nire ustez jolastea dibertigarria izan arren onura asko ekartzen ditu haur baten garapenean. idatzi beharrean, taula baten argiago islatuko eta ulertuko da:



ABANTAILAK
DESBANTAILAK
Koordinazio
Hiperaktibotasuna sustatu
Espazioa
Min egin daitezke
Koloreak desberdindu
Ordenagailuekin jolasak erlazionatuta egotekotan kontsumismoa bultzatu daiteke
Motrizitate
Erreflexuak

Issus

Orainarte ez nuen Issus web orrrialdea esagutzen, baina IKT irakasgaiari esker hemendik aurrera erabiltzeko aukera izango dut.
Blogean jolasen garrantziari buruz hitz egin dut, nolako onurak dituzten umeengan, jolas motak etab, baina www.issus.com web orrialdean jolasei buruzko dokumento interesgarri bat aurkitu dut, guztiekin elkarbanatzea gustatuko litzaidake eta blog-ari esker posiblea denez, hemen daukazue:

Slideshare

Internet, web orrialde interegarri eta erabilgarri asko jartzen ditu gure eskura, horien artean: "www.slideshare.com" aipatzekoa da.
Bertan jendeak egindako power point-ak online ikusi eta deskargatu ahal dira. Tresna oso interesgarria da lan egiteko orduan, informazioa bilatzeko eta beste pertsona batzuen ikuspuntuak ezagutzeko.
Hona hemen nire gaiarekin erlazionatuta dagoen power point bat, esan dizuedan web orrialdetik deskargatua:


2011/11/30

Erratza

Gaia; zer landu?
Motrizitatea, erreflexua

Adina:
Lehen Hezkuntza 1. eta 2. maila

Materiala:
Erratza eta aulkiak

Jarduera:
Borobil bat osatu behar da eta aulkietan eserita. Erdian lagun bat jarriko da zutik eta erratz bat eskuetan duela. Honek nahi duenean, erratza lurrera botako du eta orduan lagun guztiek beren aulkiak utzi eta beste baten bila joan behar dute. Erdikoak tarte hori aprobetxatu behar du beretzako aulki bat lortzeko. Lortzen badu, aulki barik geratu den laguna pasako da erdira. Bestela, rol berdinak dituztela ekingo diote berriro ere jolasari.

Kakahuete ehiztaria

Gaia; zer landu?
Motrizitatea, elkarlanaren garrantzia, soinuen pertzepzio selektiboa

Adina:
Lehen Hezkuntza 4. 5. eta 6. maila

Materiala:
Kakahueteak, talde bakoitzeko poltsa bana

Jarduera:
3-4 laguneko taldeak egin behar dira. Talde bakoitzak kakahueteak jaten dituen animalia baten izena hartuko du (elefantea, tximua, hipopotamoak, untxiak...).
Zelai zabal batetan zenbait dozena kakahuete sakabanaturik jarri behar dira. Dinamizatzaileak seinalea egiten duenean, taldeak kakahueteen bila abiatuko dira.
Talde bakoitzeko kide bakar batek izango ditu kakhueteak lurretik jasotzeko baimena. Taldeko beste partaideek kakahuete bat bilatzen dutenean errepresentatzen duten animaliaren zarata eginez abisatuko diote taldeko biltzaileari.
Ahalik eta kakahuete gehien biltzea da jolasaren helburua.

Oharra:
Jolas honen bilatzailea gomendagarria da irakasle edo monitorea hautatzea eta taldekideen artean txandakatzea.

KABBADI

Gaia; zer landu?
Motrizitatea, elkarlanaren garrantzia

Adina:
Lehen Hezkuntza 5. eta 6. maila

Materiala:
Klariona

Jarduera:
5-8 kideko 2 talde egin behar dira. 5x10m-ko eremu bat 2 zati berdinetan zatitu behar da eta alde bakoitzean talde bat kokatuko da.
Aldiko talde bateko kide batek beste taldearen eremura joan eta bertako taldeko kide bat ukitu behar du, hori egin ondoren lehen bailenen itzuli behar da bere eremura, izan ere beste taldekoek behin lagun bat ukitu duenean, bere atzetik joango dira harrapatzeko helburuaz.
Beste talde bateko kidea ukitzean norberaren eremura heltzea lortzen bada, ukitu den laguna jolasetik kanpo geratuko da zati baterako eta iheslariak puntu bat lortuko du bere taldearentzako.
Aldiz, bere eremura iritsi aurretik harrapatzen badute, bera geratuko da jolasetik at momentuz.
Kide bat baino gehiago jokotik kanpo baldin badu talderen batek eta beste taldeko kide bat kanporatzea lortzen badu, era berean, kanpoan dagoen bere taldeko bat jolasera itzultzeko aukera ere lortzen da.
Jolasa amaituko da talde batek 10 puntu lortu edo talde bateko kide guztiak bi aldiz atera dituztenean.

Oharra:
Jolas hau nahiko korapilatsua da, horregatik ezin bestekoa da jolasa ondo azaltzea eta haur denak argi edukitzea jokua hasi aurretik.

2011/11/18

Jolasen bideoak

Jolasen bideo interesgarriak aurkitzea zaila suertatu zait gehienak ingelesez zeudelako eta gazteleraz zeudenak ez zitzaizkidalako egokiak iruditzen, baina azkenean koordinazio lantzeko, dibertitzeko eta motibatzeko jolas onuragarri batzuk aurkitu ditut.
Bideoak aurkitzeko era asko daude baina eraginkorrena eta emaitza onenak ematen dituena "www.youtube.com". Bertan bideo ugari aurkitu ditzakezu, web gune honetako alderik txarrena publizitate gehiegi dakarrela, baina mundu osoko bideoak ikusi ditzakezu.

2011/11/11

Jolasei buruzko beste BLOGAK

Nire gaiari buruzko zenbait blog aurkitu ditut,.batzuk oso interesgarriak, baina beste hizkuntz batzuetan idatzita daude, eta horregaitik euskaraz idatzi direnen artean interesgarrienak hautatu ditut:

1. Lehenengoa http://dzindzauki.blogspot.com/  Jone Plazak eginikoa da, esan beharra dago argitaratutako sarreretaz hizt egin aurretik, blogaren linka oso originala dela dzidazauki lekeition erabiltzen den hitza delako kulunka izendatzeko.
Jonek egindako blog hau jolasen bilakaera, historia, garrantzia, garapenaz... hitz egiten du. Bloga oso ondo bananduta dago, blogaren zatiak ondo bereiztuta daude eta horrez gainera kolorez betertik dago eta horrek bloga interesgarria eta erakargarria egiten du.



2. Bigarrena http://zorotxikiak.blogspot.com/
Irati San Roman  eginikoa da.
Iratik eginiko blog hau jolasak munduan, nola jarri praktikan, bilkaera, mugimendua ... hitz egiten du. Blog hau aurrekoa bezala oso ondo banatuta dago, zaitak oso ondo bereizten dira. Nire ustez blog honen berezitasuna sarrerak egiterako orduan beraren esperientzia propiotatik abiatzen da, egilea Eskaunt taldean parte hartz n du, interesgarriagoa eginez.

2011/11/04

C-Maps

Binaka jarri gara, Eneko eta Esti, eta  Lehen Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak ikuspuntu ezberdinetatik aztertu ditugu, bi dekretu mota desberdinak ikusiz, EAE (Euskal Autonomia Erkidegoa) eta NFK (Nafarroako Foru Komunitatea)-ko.


Eskema hau oso praktikoa iruditu zaigu, gure gaiekin erlazionatuta dagoelako: agertzen diren dekretuak lotura zuzena daukatelako Lehen Hezkuntzan bete behar diren gaitasunak lortzeko. Gaitasun hauek lantzeko era desberdinak daude eta gure blog-etan zehar ikusteko aukera izango duzue.


Nire lankidearen blog-a hurrengoa da: olaba.blogspot.com

Hona hemen egindako eskema, C-Maps programaz baliatuz:

2011/10/14

Jeronimok dio

Gaia; zer landu?
Gorputz atalak , ekintza sinpleak, espazioaren kontzeptua barneratu, ezkerra, eskuina, aurrera, atzera, formak (borobila)...


Adina:
Lehen Hezkuntza 1. eta 2. maila.
Haur Hekzuntzan erabili daiteke (oharrak begiratu)


Jarduera:
Ikasleak denak lerroan jarriko dira. Ondoren, zozketa bat egingo dugu Jeronimo
izango den ikaslea hautatzeko. Beste ikasle guztien aurrean jarriko da eta
aginduak emango dizkie.
Jeronimo den ikaslea aginduak eman beharko ditu beti egitura berdina erabiliz:
- Jeronimok dio: eskumako eskua gora, Jeronimok dio:saltoka hastea
, Jeronimok dio: ipurdiarekin borobil bat egitea...

Oharrak:
Haur Hezkuntzan jolas hau egitea posiblea da, baina aginduak errazagoak eginez eta kontzeptu batzuk alde batera utziz, hala nola espazioaren kontzeptua.

Informazio moldatua egon arren hona hemen informazio iturria:
http://centros.educacion.navarra.es/eibz/baliabideak/a_materiala/a_eredua_dok/lh_jolasak.pdf

Begira begira

Gaia; zer landu:
Kapora eta barrura

Adina:
Lehen Hezkuntza 1. eta 2. maila

Materiala :
Uztai txikiak (ikasle bakoitzak bere uztaia izan behar du)

Kanta:
Begira begira,
uztai biribila,
zertarako, zertarako?
Denok jolasteko
Barrura iup iup
kanpora iup iup (bis)
Begira begira,....

Jarduera:
Ume bakoitzari uztai bat ematen zaio eta uztaiaren alboan zutik geratu beharko da.
Aurreko Kanta hasten denean, mugimendu desberdinak egin beharko
dituzte:
- Begira begira (hatza begiaren parean jarrita)
- uztai biribila (hatz berdinarekin uztaiaren forma egin airean)
- Zertarako? (eskuak alboetara eta barruko aldea goruntz)
- Zertarako? (eskuak gerrira)
- Denok jolasteko(eskuak gerrian mugimendua alde batera eta
bestera eginez)
- Barrura iup-iup (2 hankekin 2 salto uztai barrura)
- Kanpora iup-iup (2 hankekin 2 salto uztai kanpora)

Oharrak: 
Uztairik gabe egin daiteke (korru batean jarrita, haur denak mugimendu berdinak eginez eta talde guztia barrura salto eginez), baina gomendagarriagoa da uztaiarekin egitea, dibertigarriagoa delako


Informazio moldatua egon arren hona hemen informazio iturria:
http://centros.educacion.navarra.es/eibz/baliabideak/a_materiala/a_eredua_dok/lh_jolasak.pdf